Babes Ofizialeko etxebizitzetarako zerrenda ere osatzen ari da Berako Udala

Ttipi-Ttapa 2016ko ots. 23a, 10:16
Babes Ofizialeko etxebizitzetan interesa dutenen zerrenda ere osatu nahi du Berako Udalak.

Etxebizitza beharra aztertzeko inkesta ere egiten ari da

Berako Udala egiten ari den etxebizitza azterketaren barrenean Babes Ofizialeko Etxebizitzetan interesa dutenen zerrenda ere berritu nahi da. Berazm etxebizitza hauetan interesa dutenek ere izena eman behar dute 948 012012 telefonora deituz. Izen emateko azken eguna otsailaren 26a izanen da.

 

Berako udala herriko etxebizitzen gaineko azterketa egiten hasia da. Alde batetik etxebizitza hutsak aztertuko dituzte eta bertzetik etxebizitzaren beharra. Etxebizitza beharrak zein diren argitzeko inkesta bat osatu du eta bertan eginen diren galderekin eskaera zenbatekoa eta zer gisakoa den jakin nahi du Herriko Etxeak. Behin beharrak garbi izanik udalak bere eskuetan dauden neurriak hartuko ditu behar honi erantzuteko.

Inkesta hau betetzeko modua telefonoz izanen da. Interesatua dagoen edozeinek 948 012 012 zenbakirara deitu behar du eta izen abizenak, helbidea, telefonoa eta emaila (baldin badu) eman beharko ditu. Aldi berean inkesta betetzeko zein ordutegi den egokiena erran beharko du. Aitzinetik inkesta ikusteko aukera izanen da udaleko web orrian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun