Beratik Goizuetarako bidea egin dute Agerrako mendizaleek

Ttipi-Ttapa 2016ko ots. 22a, 11:29
Agerra mendi taldeak antolatuta, Beratik Goizuetarako bidea egin du mendizale koadrila honek.

Berako Agerra mendi taldeak urtero antolatzen duen Bera-Goizueta mendi ibilaldia egin dute igande honetan, otsailaren 20an. Denetara 60 bat mendizalek egin dute ibilbidea eta Goizuetako Umore Ona elkartean bapo bazkaldu dute. Igande arratsaldean ere giro ederrean ibili dira Goizuetan, musika doinuen laguntzarekin. Beti bezala, aukera ezberdinak izan dituzte mendizaleek Goizuetara heltzeko. Agerratik eta Aginatik oinez joan dira batzuk eta bakar batzuk Goizuetara autobusez egin dute bidea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun