Ikastetxe eta jangeletarako lehen sorospen ikastaroa eginen dute otsailaren 27an Lesakan

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko ots. 19a, 07:14

Bortzirietako Guztiok Taldeak eta Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak antolatu dute Harriondoan

Ikastetxe eta jangela kolektiboetarako lehen sorospen ikastaro teoriko-praktikoa antolatu dute Bortzirietako Guztiok taldeak eta Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak, Lesakako Udalaren eta La Caixaren Gizarte Ekintzaren laguntzaz otsailaren 27an Harriondoa Kultur Etxean, nahi duten pertsona guztiei irekia.

Marcos Ruiz medikuak, Usoa Zelaieta erizainak, Belen Compains pediatrak, Leire Mitxelena pediatriako erizainak eta Isabel Irigoien Osasun Zentruko gizarte langileak eskainiko dute ikastaroa. Izen ematea otsailaren 25era bitarte egin daiteke Bortzirietako edozein kontsultatan edo cslesaka@cfnavarra.es helbide elektronikoan, 10 euro ordainduta.

 

Egitaraua

08:45etik 09:00etara dokumentazioa biltzea eta ikastaroaren aurkezpena.

09:00etatik 09:45era mediku protokoloen aurkezpena.

09:45etik 10:30era erizaintzako protokoloak.

10:30-10:50 atsedenaldia.

10:50-12:30 Bihotz-biriketako bizkortzea eta tailer praktikoak. Osasun intereseko errekonozimenndua eskatua.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun