Manttale mendi lasterketa taldea saritua izan da Kirolprobak Galan

Ttipi-Ttapa 2016ko ots. 16a, 07:53
Manttaleko kideak, Kirolrpobak Galan sarituak suertatu eta gero.

Ibai Iturria taldekideak jaso zuen oroigarria, taldeak hamar urte bete dituelako eta 10x100 erronka osatu duelako 

Kirolprobak galan, Manttale Mendi Lasterketa Taldea saritua izan da, 10. Urteurrena ospatzeagatik eta 10x100 erronka lortzeagatik. Donostiako Aquariumean ospatu zen eta Ibai Iturriak jaso zuen, talde guztiaren izenean sari hau. Bertan Kirolprobak webguneak antolatzen dituen txapelketetako 4 irabazleei saria eman zitzaien. 

 

Manttalek, 10. Urteurrena ospatzeko otsailean hasi zuen 10x100 erronka hau. Urte guztian zehar 100 lasterketa desberdinetan parte hartzea zeukan helburu bezala eta urrirako iritsiak ziren 100 lasterketetara. Azkenenan abenduaren 31rako taldeak 134 lasterketetan parte hartu zuen, 73 mendi lasterketa eta 61 errepidean. Lasterketa batean taldekide batek baino gehiagok parte hartzen bazuen ere, lasterketa bakarra bezala kontuan hartu zen.

Erronkan 50 bat taldekidek parte hartu dute, bai emakume eta bai gizonezkoek, eta aipamen berezi bezala azpimarratuko dugu Txus Unsion beteranoak burutu dituen 47 lasterketak. Taldekide gehien bildu dituen lasterketa Berako Gau Krosa izan zen. Berako bestetako San Esteban egunaren bezperan ospatzen dena. Bertan 27 taldekidek parte hartu zuten eta Berako Mendi Maratoi Erdian 17k.

Lasterketen zerrenda luze honetan, distantzia eta froga oso desberdinak daude, 4 kilometroko errepidezko lasterketetik hasi, 90 kilometrotako mendiko ultratrailetaraino. Lasterketa gehienak Nafarroan, Gipuzkoan, Iparralden eta Bizkaian izan dira baina Malaga, Cadiz, Catalunya, Madeira, Italia, Huesca edo Chamonixeraino ere mugitu dira Manttalekideak.

Parte hartu duten lasterketen artean honako lasterketak aurki ditzazkegu: EH Mendi Erronka,  Zegama-Aizkorri, Azkoitia-Azpeitia, Lezo-Jaizkibel, Galar Trail, Senpere Trail, Sarako Trail, Larraul-Ernio-Laraul, Hiru Mendi Lasterketa, Donostia-Hondarribia Talaia Bidea, Neska Korrika, Baigura Lasterketa, Artzainen Lasterketa, Erlaitz Aiako Harria Mendi Lasterketa, Hiru Mendi Trail, Goizueta Trail, Camille Extrem, Ultrasky Marathon de Madeira, Triku Trail, Goierriko Bi Handiak, Alkaiaga Trail, Berako Gau Lasterketa, Agerrako krossa, Dolomitas Sky Race, Azkaine-Larun-Azkaine, Nafarroa Oinez Lasterketa, Sara Korrika, Txingudi Korrrika, Gorbeia Suzien, Roncesvalles-Zubiri, Behobia-San Sebastián, Cross de las Tres Playas, Lizuniaga igoera eta Donibane Lohitzune-Hondarribia beste hainbaten artean.

Garaipenak ere izan dira, hala nola Didier Zagok Azkaine-Larun-Azkaine lasterketa eta Berako Gau Krossa irabazi ditu eta Joseba Larraldek Bidarraiko Mendi Maratoi erdia, Olazti Urbasa eta Etxarri Aranazeko Mendira Joan Etorria eta Unai Santamaria Euskal Kopako irabazlea izan zen senior kategorian. Denboraldia borobiltzeko Manttalek Azaroan bigarren aldiz lortu zuen Nafarroa Taldekako Txapelketa Izaga Trailean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun