Lanbide eta Artisau Azoka eginen dute Iturenen otsailaren 14an

Ttipi-Ttapa 2016ko ots. 12a, 13:37
Berriz ere labe mugikorra probatzeko aukera izanen da.

Malerreka Trukerreka komisioak egin duen labe mugikorra probatzeko aukera izanen da berriz ere 

Malerreka Trukerrekak antolatzen duen Lanbide eta Artisauen azoka eginen dute hilabeteko bigarren igandean, otsailaren 14an. Azkenekoetan bezala, komisioak egin duen labe mugikorra probatzeko aukera izanen da, pizzak prestatu eta dastatzeko aukera izanen baita 12:00etan. 13:30ean toka txapelketa jokatuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun