H-Eden taldeak ‘Intimitartean’ disko berria aurkeztuko du Senperen otsailaren 14an

Ttipi-Ttapa 2016ko ots. 12a, 10:27
Maddi Zubieta abeslaria, H-eden taldeko bertze musikariekin batera.

Igande arratsaldeko 5etan Larraldean

H-Eden taldea osatzen duten musikariek hitz jokoak gustukoak dituzte bere lan berriaren izena Intimitartean baita, atsedena hartzeko menturaz? Bilduma hortan 12 kantu agertzen dira, denak euskaraz bi salbu, bat eskozieraz baita eta bertzea españolez Hego Amerikako musikarien omenez. 

 

Maddi Zubeldia ziburutarra da H-Eden taldearen kantaria. Otsailaren 14an, igandean 17:00etan kantaldia eskainiko du Senpereko Larraldean bere musikari eta lagunekin: Txomin Arizaga gitarran eta Xano Urtxegi eskusoinularia. Oinarrizko hauei gehitu zaizkie Unai Zubeldia (buzuki eta flautak), Céline Dicharry ( harpa) eta Antton Arrizabalaga (pianoan).

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun