Bertso-antzerki-txotxongilo ikuskizuna haurrentzat igandean Iruritan

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko ots. 12a, 10:24
Bikokote ikuskizunaren kartela.

4 eta 10 urte arteko haurrendako ‘Bikokote’ antzezlana taularatuko dute Gizarte Bilgunean

Ibai Esoain eta Garazi Urretabizkaiaren eskutik Bikokote 4 eta 10 urte arteko haurrendako bertso-antzerki-txotxongilo ikuskizuna eskainiko dute otsailaren 14an, igande arratsaldeko 5etatik aitzinera Iruritako Damaso Zabalza Gizarte Bilgunean. Baztango Udaleko Kultur Batzordeak antolatutako ekitaldira sarrera doan izanen da lekuak bete arte.

Bikokote

1822an Piruli eta Txupik irla batean lur hartu zuten baleak arrantzatzen ari zirela. Harrezkero irla galdu horretan bizi dira baina itsasoko urek gaur egungo Euskal Herriaren berri ekartzen diete iristen diren objektuen bidez. Barruko irrikak bultzatuta Euskal Herrira itzultzea erabakitzen dute. Zer aurkituko ote dute? Gustatuko ote zaie?

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun