Doneztebe eta Baztango jubenilek futbol derbia jokatuko dute

Ttipi-Ttapa 2016ko ots. 12a, 07:46
Lehen itzuiian partida ikusgarria eskaini zuten Doneztebe eta Baztango jubenilek.

Futbol talde nagusiei dagokienez, Baztan, Aurrera eta Gure Txokoak etxean jokatuko dute

Kirol jardunaldi berri baten atarian, Doneztebe eta Baztango jubenilek larunbat eguerdian Donezteben jokatuko duten derbia da partidarik erakargarriena. Baztandarrak lider dira eta doneztebarrak sailkapenaren erditsuan daude, baina lehen itzuliko partida ikusgarrian hiruna berdindu zuten Giltxaurdin. Futbol talde nagusiei dagokienez, Baztan, Aurrera eta Gure Txokoak etxean jokatuko dute. Eskubaloian, Errekako gizonezko eta BKTko emakumezko seniorrek ere etxean dituzte partidak. Errugbian, lanera bueltatuko dira Menditarrak BRT taldekoak. Hernanin jokatuko dute partida eta hirugarren denbora bi taldeek elkarrekin eginen omen dute sagardotegi batean.

 

FUTBOLA

Nafarroako hirugarren mailan

Baztan – CD River Ega, larunbatean 16:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

 

Gipuzkoako ohorezko mailan

Zarautz - Beti Gazte, larunbatean 16:00etan Zarautzeko Asti zelaian.

 

Nafarroako Preferente mailan

Aurrera – UCD Burlades, larunbatean 15:45ean Leitzako Arkiskilen.

 

Nafarroako Erregionaleko lehen mailan

CD Aurrera de Liedena – Doneztebe, igandean 16:30ean Liedenan.

 

Gipuzkoako erregionaleko lehen mailako igoera fasean

Gure Txokoa – Elgoibar, igandean 17:00etan Berako Matzadan.

 

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan

Beti Gazte – Kostkas, igandean 16:30ean Lesakako Mastegin.

 

Nafarroako jubenilen lehen mailan

Doneztebe - Baztan derbia larunbatean 12:00etan Donezteben. 

 

Gipuzkoako kadeteen ohorezko mailan

Beti Gazte – Astigarragako Mundarro, larunbatean 16:30ean Lesakako Mastegin.

 

Gipuzkoako kadeteen lehen mailako kopan

Hondarribia - Gure Txokoa, igandean 10:00etan Hondarribiako Ondartzan.

 

Nafarroako kadeteen lehen mailan

Baztan – CD Pamplona, igandean 16:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

 

Nafarroako kadeteen bigarren mailan

Aurrera – CD Inter de Pamplona bertan behera.

Doneztebe – CD Lezkairu C, larunbatean 17:30ean Donezteben.

 

Gipuzkoako infantilen lehen mailan

Gure Txokoa – Touring, larunbatean 11:30ean Berako Matzadan.

 

Nafarroako infantilen lehen mailan

Beti Gazte – San Fermin Ikastola, larunbatean 11:30ean Lesakako Mastegin.

Baztan atsedena.

 

Nafarroako infantilen bigarren mailan

Baztan – CD Liceo Monjardin B, igandean 11:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

Doneztebe – CD Aoiz, larunbatean 16:00etan Donezteben.

 

Gipuzkoako Emakumezkoen Lurralde mailako kopan

Touring - Beti Gazte, larunbatean 19:00etan Errenteriako Fanderia zelaian.

 

ARETO FUTBOLA

Gipuzkoako bigarren mailan

Gamon Aker - Gure Txokoa, ortziralean Errenteriako Beraungo frontoian.

 

Gipuzkoako hirugarren mailan

Ostiko AFT - Umore Ona Goizueta, larunbatean Errenteriako Beraungo frontoian.

 

Nafarroako hirugarren mailan

Doneztebe FT atsedena

 

Nafarroako mutiko infantilak

Aurrera A atsedena.

CS Goshua Ultzama FS - Aurrera B, larunbatean 11:00etan leitzako kiroldegian.

 

 

ESKUBALOIA

Senior mutilak 2. Mailan

Erreka – Txantrea, larunbatean 17:30ean Doneztebeko kiroldegian.

 

Emakumezkoen Ligan

Beti Onak – Erreka, larunbatean 18:00etan Atarrabiako Indurain Anaiak kiroldegian.

Baztango BKT – Navarro Villoslada, larunbatean 19:00etan Elizondoko kiroldegian.

 

Mutiko kadeteak

Erreka – BM Lizarreria, larunbatean 10:00etan Doneztebeko kiroldegian.

 

Kadete neskak

GDM La Merced – Erreka, larunbatean 12:00etan Iruñeko Ermitagañan.

Anaitasuna A - Baztango KT, larunbatean 12:00etan Mendillorriko trinketean.

 

Infantil neskak

BM Atalaya – Erreka, larunbatean 11:00etan Ermitagaña kiroldegian.

Loyola B - Baztango KT, ortziralean 19:30ean Iruñeko San Ignacio kiroldegian.

BM River Ega – Baztango KT, larunbatean 12:00etan Andosillako kiroldegian.

 

Alebin mistoa

Erreka A – Cantolagua, larunbatean 11:15ean Doneztebeko kiroldegian.

Erreka B atsedena.

 

Alebin neskak

Baztango KT A – BM Aldezar A, larunbatean 11:30ean Elizondoko kiroldegian.

Baztango KT B – BM Aldezar B, ortziralean Errotxapean.

Baztango KT B – Carcastillo, larunbatean 10:30ean Elizondoko kiroldegian.

 

Aurrealebinak neskak

Beti Onak/Atarrabia A - Baztango KT, larunbatean 11:00etan Atarrabiako Lorenzo Goikoa frontoian.

 

SASKIBALOIA

Kadete neskak

Toki Ona Bortziriak atsedena.

 

Infantil neskak

El Navarrico - Toki Ona Bortziriak, larunbatean 10:50ean Azpilagaña kiroldegian.

 

Minibasket neskak

Toki Ona Bortziriak atsedena.

 

Preminibasket neskak

Berriozar MKE - Toki Ona Bortziriak, larunbatean 10:30ean Berriozarko kiroldegian.

 

ERRUGBIA

Senior Euskal Ligan

Hernani RT - Menditarrak BRT, larunbatean 16:30ean Hernaniko Landare Tokin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun