Marrazki bizidunetako pertsonai ezagunak agertuko dira Senperen otsailaren 13an ihauterien karietarat

Ttipi-Ttapa 2016ko ots. 11a, 08:47
Aspaldiko urteetako ohiturari eutsiz, Zirikolatz dantza taldeko gazteak etxez etxe ibiƱi dira aitzineko larunbatetan.

Larunbat arratsaldean Zanpantzarren auzoa eta erretzea eginen dituzte eta gaualdi mozorrotua izanen dute gaztetxean

Marrazki bizidunetako pertsonai ezagunak Senperen agertuko dira otsailaren 13an ihauterien karietarat gai hori hautatua izan baita aurten. Karriketan barna eginen desfilearen ondotik, 17:30ean Zanpantzarren auzia eta erretzea eginen dituzte.

 

Ondoren, gaualdi mozorrotua gaztetxean Zugarramurdiko Toomatxak eta Kanboko Reggae Zortzi taldeekin. Aintzineko larunbatetan Zirikolatz euskal dantza taldeko gazteak etxez etxe ibili dira eskean animazio politak eskainiz eta Xingar eta arroltze kantatuz!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun