Jon Rekondo leitzarra ere Munduko Aizkolari Azkarrena txapelketaren finalean izanen da

Ttipi-Ttapa 2016ko ots. 10a, 11:45
Jon Rekondo lanean. Munduko aizkolari azkarrena txapelketaren finalean ere arituko da.

Otsailaren 21ean jokatuko da Tolosako zezen plazan

Joan den astean Felix Etxeberria sunbildarrak eta Ruben Saralegi leitzarrak lortu zuten Munduko aizkolari azkarrena txapelketaren finalean lehiatzeko txartela. Larunbatean jokatu zen bigarren kanporaketa eta hemen, Jon Rekondo leitzarrak eta Luix Txapartegi, Joseba Otaegi eta Eneko Otaño gipuzkoarrek lortu zuten otsailaren 21ean Tolosan jokatuko den finalean lekua.

 

Hain zuzen, horretan lekua segurtatua dute gaurgero Hegoaldeko lau herrialdetako txapeldunek (Iker Vicente Nafarroan, Atutxa II Bizkaian, Jauregi Aaban eta Azurmendi Gipuzkoan), baita Munduko txapeldun den Lawrence O’Toole australiarrak eta Italia eta Txekiako txapeldunek. Antolaitzaileek Suitza eta Frantziako txapeldunak ere gonbidatu dituzte, baina beraien partehartzea zalantzan dago oraindik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun