Leitzako Okille tailerra bisitatu dute Nafarroako Parlamentariek

Ttipi-Ttapa 2016ko ots. 4a, 07:30
Nafarroako parlamentariek Okille tailerreko lana ikusteko aukera izan zuten Leitzan.

23 urteko historia du aniztasun funtzionala duten pertsonei laguntza eta zerbitzua ematen dien lantegiak

Nafarroko Parlamentuko eskubide sozialetako batzordean dauden ordezkariak etorri ziren Leitzako Okille tailerra bertatik bertara ezagutzera etorri ziren otsailaren 4an. Tailerrak betetzen duen funtzioa, funtzionamendua eta finantziazioaz hitzegiteaz gain, bertako erabiltzaileekin solasteko aukera izan zuten.

 

Batzordea osatzen duten hainbat ordezkari etorri ziren I-E eta PPko ordezkariak izan ezik : Geroa Baiko Consuelo Satrustegi, Maribel Gartzia (UPN), Mikel Buil (Podemos), Asun Fernandez de Garaialde (EHBILDU) eta Nuria Medina PSNko ordezkariak hain zuzen. Harrera Leitzako hautetsi diren Markel Azkargorta eta Oihane Calderonek egin zieten, Virginia Eraso gizarte zerbitzuetako langileak eta Okilleko hezitzaileak, Pablo Feok, tailerraren  23  urteko historia  ekarri zuten gogora. Tailerra zergatik sortu zen, zein helburu dituen eta gaur egun Leitzan betetzen dituen funtzioak azaltzeaz gain, tailerraren funtzionamendu eta finantzazioaz ere hitz egin zuten. Ondoren tailerra bera bisitatu zuten eta bertako erabiltzaileekin solasteko tartea ere izan zuten. Gogoratu behar da Okille Tailerrak aniztasun funzionala duten pertsonei laguntza eta zerbitzua ematen diela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun