89 langabetu gehiago utzi ditu ilbeltzak eskualdean

Ttipi-Ttapa 2016ko ots. 3a, 08:04
2016ko urtarrileko langabezi-datuak herrika.

1.099 daude Doneztebeko Enplegu Bulegoan izena emanak, duela bi hilabete baino 117 gehiago

Azken urteetako ilbeltzetako joerari eutsiz, aurtengo lehen hilabetea ere kaxkarra izan da langabeziko datuei dagokienez, bereziki eskualdean. 1.099 lagunek emana zuten izena Doneztebeko Enplegu Bulegoan, 2015 urte bukaeran baino 89 gehiago. Nafarroa osoan ere %4,57 igo da langabezia, baina Doneztebek eman du bulego guztien artean daturik kaxkarrena, %8,81 igo baita langabezia eskualdean.

 

Adina eta sexuari dagokionez, 25 urtez goitiko gizasemeen artean 479 lagun daude langabezian, abenduan baino 25 gehiago. Adin tarte horretako emakumeen artean oraindik handiagoa izan da igoera, abenduan baino 56 gehiago daude langabezian, 532. 25 urtez beheitiko gizasemeen artean abenduan baino 3 lagun gehiago daude langabezian, 51 lagun. Adin tarte horretako emakume gazteen artean abenduan baino 5 langabetu gehiago daude, 37 denera.

Zerbitzuen arloak segitzen du langabe gehien izaten, eta urtarrilean, gainera, 72 gehiago pilatu ditu, 705etik 777ra pasatuz. Industria arloan ere 22 langabetu gehiago daude, 154 denera. Eraikuntzan 2 langabetu gehiago daude, 88. Nekazaritzan, aldiz, 7 lagun guttiago daude lanik gabe, 26 denera, eta aitzinetik lanik egin ez dutenen artean 54 lagun daude langabezian, abenduan bezalaxe.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun