Bera-Goizueta mendi ibilaldia antolatu du Agerra mendi taldeak otsailaren 21erako

Ttipi-Ttapa 2016ko ots. 2a, 07:53
Mendizale aunitz bildu ohi ditu Agerrak proposatzen duen Bera eta Goizueta arteko ibilaldiak.

Izen ematea otsailaren 17a baino lehen egin behar da

Berako Agerra mendi taldeak urtero antolatzen duen Bera-Goizueta mendi ibilaldia otsailaren 21ean eginen da. Otsailaren 17a baino lehen eman behar da izena elkartean edo 948 630362 telefonora deituz (gauez). 

 

Agerratik (07:00etan abiatuko dira mendizaleak) eta Aginatik oinez (08:15ean autobusa hartu Agerran eta Agiñaraino hurbilduko ditu mendizaleak) edo Goizuetara autobusez (11:00etan abiatuta elkartetik) egin daiteke bidea eta Umore Ona elkartean bazkalduko dute denek. Bertan ordainduko da bai bazkaria, baita autobusa ere. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun