Ezuste handirik ez bada, Iruritako lau talde izanen dira paxaka txapelketako finalerdietan

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko ots. 2a, 07:42
Iruritako taldeak nagusitzen ari dira paxaka txapelketan.

Laugarren jardunaldiko partidak Irurita eta Erratzuko pilotalekuetan jokatu dituzte

Baztan-Errekako laxoa elkarteak hamaseigarren aldiz antolatutako paxaka txapelketako laugarren jardunaldia jokatu dute asteburuan, Erratzu eta Iruritako pilotalekuetan. Lehen fasea akitzeko jardunaldi bakarra gelditzen da, otsailaren 13an eta 14an jokatuko dena eta aldaketa handirik ez bada, Iruritako lau taldek lortuko dute finalerdietarako txartela.

 

Laugarren jardunaldiko emaitzak

Erratzu A 9 – Doneztebe A 4

Irurita A 9 – Doneztebe B 0

Erratzu B 4 – Irurita F 9

Irurita A 7 – Irurita B 9

Irurita C 9 – Doneztebe B 1

Doneztebe A 4 – Irurita D 9

 

A multzoko sailkapen buruan Irurita B dago, jokatu dituen hiru partidak irabazita. Irurita A eta Irurita Ck hirutik bi irabazi dituzte, Arraiozek bakarra eta Doneztebe Bk jokatutako lauak galdu ditu.

B multzoan, Irurita Fk jokatutako lauak eta Irurita Dk jokatutako hiruak irabazi dituzte; Irurita E hirutik bi irabazi ditu eta Erratzu Ak lautik bi; Erratzu B eta Doneztebe Ak jokatut dituzten lau partidak galdu dituzte.

Heldu den asteaburuan, inauteriak direla eta ez da jardunaldirik jokatuko. Otsailaren 13 eta 14an izanen da lehen faseko azken jardunaldia eta, errandakoa, ezuste ikaragarririk ez bada, Iruritako lau talde izanen dira finalerdietan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun