Berako etxebizitzen gaineko azterketa egiteko langilea kontratatuko du Udalak

Ttipi-Ttapa 2016ko urt. 25a, 09:32
Berako etxebizitza hutsak eta etxebizitzen beharra aztertuko ditu Udalak.

Ibilgailuen mugikortasuna hobetzeko neurri batzuk ere hartuko ditu 

Berako etxebizitzen gaineko azterketa egiteko langile bat kontratatuko du Berako udalak. Azterketak alde batetik etxebizitza hutsak landuko ditu:  Zenbat dauden, zein egoeratan, alokairuan jartzeko aukerak…. Eta bertzetik etxebizitza beharraren gaia ere landuko da.  Zenbat lagunek behar duten etxebizitza, zer motatakoa, zer neurritakoa, zenbat ordaindu dezaketen, alokairuan edo erosteko… Azterketa hau oinarri hartuz udala azaleratzen diren beharrei erantzunak bilatzen saiatuko da.

 

Ibilgailuen mugikortasuna

Bertzalde ibilgiluen mugikortasuna hobetzeko neurri batzuk hartuko ditu. Auzo batzarretan proposatutakoak dira neurri hauek.

Honela, Euskaldunatik Suspel ttikira igotzea galeraziko da eta jausteko norabidea bakarrik izanen du karrika horrek. Eztegarako ikastolatik Kaxerna edo Suspel ttikira igotzeko, igerilekuen ondoko bidetik egin beharko da eta jausteko hormigoiezko bidetik Eztegara aldera edo Euskalduna aldetik Bidasoa karrikara. Azkenik, Uraldea karrika norabide bakarrekoa izanen da. Altzate aldetik sartu ahal izanen da baina ez Altzate aldera ateri.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun