Ehiza, kirola eta gastronomia uztartzen dituen jardunaldia ilbeltzaren 27an Iruritako Olarin

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko urt. 25a, 07:15

Nafarroako Ehiza Federazioak eta Baztango Ehiza eta Arrantza Elkarteak antolatuta, Abel Barriolak eta Ruben Belokik parte hartuko dute

Ehiza, kirola eta gastronomia uztartzen dituen jardunaldia antolatu dute Nafarroako Ehiza Federazioak eta Baztango Ehiza eta Arrantza kirol Elkarteak ilbeltzaren 27an, asteazken arratsaldeko 7etan hasita Iruritako Olari jatetxean. Bertan, Abel Barriola eta Ruben Beloki ariko dira gaiari buruz solasean eta ondoren David Garate Olondriz Olariko sukaldariak ehizako haragiarekin prestatutako jakiak dastatzeko aukera izanen da. Ekitaldia doan da eta denentzat irekita dago.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun