Gasolindegiari buruzko herri galdeketa eginen dute Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2016ko urt. 20a, 07:54
Gasolindegiaren gaia lantzeko bilerak herritarren ikusmina piztu zuen.

Ehun lagun bildu ziren ilbeltzaren 16ko bileran

Goizuetan gasolindegi bat kudeatuko lukeen koperatibaren gaiak interesa piztu du. Hori garbi gelditu zen ilbeltzaren 16ko bileran, ehun lagunek parte hartu baitzuten. Proiektua bultzatzen ari den komisioak asmoa zein den azaldu zuen: bi tankeko gasolindegia (gasoila eta gasolina), era honetako beste instalaziotan bezala funtzionatuko lukeena, hau da, txartelarekin eta norbera zerbitzatuz. 

 

Koperatiba egiteko lege baldintzen berri eman zuten zehatz mehatz, baita herriko kotxe kopurua eta errepideko ibilgailuen mugimendua ere, Nafarroako Gobernuko datuekin. Herritarrek ere galdera ugari egin zituzten, hala nola erabiltzeko eskubidea nork izanen lukeen, obraren finantziazioa, prezioak…

Komisioak garbi dauka koperatibaren formula erabiliko dela. Orain etxez etxeko inkesta egiteko asmoa dute, herritarren jarrera zuzen jakiteko, baina harrera ikusita, aurrera egiteko gogotsu dago komisioa.Koperatiba egiteko lege baldintzen berri eman zuten zehatz mehatz, baita herriko kotxe kopurua eta errepideko ibilgailuen mugimendua ere, Nafarroako Gobernuko datuekin. Herritarrek ere galdera ugari egin zituzten, hala nola erabiltzeko eskubidea nork izanen lukeen, obraren finantziazioa, prezioak…

Komisioak garbi dauka koperatibaren formula erabiliko dela. Orain etxez etxeko inkesta egiteko asmoa dute, herritarren jarrera zuzen jakiteko, baina harrera ikusita, aurrera egiteko gogotsu dago komisioa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun