Glin-Glan eskatuz eta Diostesalbe kantatuz bukatu dute urtea Beran

Ttipi-Ttapa 2016ko urt. 4a, 09:25
Glin-Glan eskean ibili zirenetako batzuk, Zelaia etxearen parean.

Errege Kabalgata prestatzen ari dira orain

Ohiturari eutsiz bukatu dute urtea Beran. Ttikienak Glin-Glan abestuz eta goxokiak, intxaurrak eta frutak eskatuz ibili dira etxez etxe. Abesbatza eta berekin batera ibili zirenak, berriz, Diostesalbe eta Eguberrietako kantuak hedatu zituzten. Ikusi argazkiak

 

Errege Kabalgata

Eguberrietako ospakizunekin bukatzeko, urtarrilaren 5ean Errege Kabalgata eginen dute Beran ere. 15:30ean Erregeen pajeak herriko karriketan barna ibiliko dira gutunak biltzen. 18:30ean eginen da Errege Kabalgata honako ibilbide honekin: Suhiltzaileen Parkea, Itzea karrika, Altzate karrika, Eztegara pasealekua, Bidasoa karrika, Gernikako arbolaren zeharbidea (kontrako noranzkoan goitituko dira) eta Herriko Etxeko Plaza.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun