Urtea irabaziz hasi du Baztanek eta galduz Beti Gaztek

Ttipi-Ttapa 2016ko urt. 4a, 07:13
Baztanek irabaziz ekin dio urte berriari.

Asteburuko bi partida bakarrak jokatu dizute bi futbol talde nagusiek

Kirol talde gehienek bertze astebeteko geldialdia izan dute urteko lehen asteburuan, Eguberriak direla eta. Halere, Nafarroako hirugarren mailan ari den Baztan futbol taldeak eta Gipuzkoako Ohorezko mailan ari den Lesakako Beti Gaztek, urteko ligako lehen partida izan dute, biak etxean igande arratsaldean. Baztandarrek irabaziz ekin diote urte berriari eta lesakarrek galduz.

 

FUTBOLA

Nafarroako hirugarren mailan

Baztan 3 (Miguel Angel Agerreak 2 eta Javi Urrutiak) – Cantolagua 1

 

Gipuzkoako ohorezko mailan

Beti Gazte 0 – Ostadar 1

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun