200 euroko hiru erosketa-bono zozketatu ditu Berako Larun Haizpe elkarteak

Ttipi-Ttapa 2015ko abe. 30a, 07:21
Larun Haizpeko ordezkariak eta saridunak.

Maria Jesus Yanci, Juan Manuel Portu eta Ane Otamendi izan dira saridunak

Berako Larun Haizpe komertzio eta zerbitzuen elkarteak Eguberrietako erosketa kanpaina egin du bazkide diren establezimendutan, herriko komertzioa mantendu eta bezeroak fidelizatzeko helburuarekin. Horretako, bazkide diren dendetan abenduaren 31 bitarte erabiltzeko 200na euroko hiru erosketa bono zozketatu dituzte abenduaren 28an. Maria Jesus Yanci, Juan Manuel Portu eta Ane Otamendi izan dira saridunak.

 

Larun Haizpe elkartetik hiruak zoriontzeaz gain, aitzinera begira ere bere helburua betetzeko lanean segituko dutela adierazi dute, hau da, beratarrak eta bisitan joaten zaien jendea atenditzen, eta bere konfidantza bereganatzen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun