Goizuetako udalak web orri berria jarri du martxan

Ttipi-Ttapa 2015ko abe. 11a, 07:44

www.goizueta.eus helbidean herritar zein bisitarientzat informazio baliagarria bildu dute. Udalarekin lotutako gaiak, herrian eskaintzen diren zerbitzuak, kultur agenda, turismo eskaintza...gaika banatu dituzte edukiak. Horretaz gain, udal-albisteak ere argitaratuko dituzte eta azaroko azken astean etxez etxe banatu zen Goizueta Informatzen udal aldizkariaren 1.alea ere web orrian irakur liteke. Argazki galeria ere badu, momentuz, Azaro Kulturaleko argazkiak zintzilikatu dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun