Aurrera futbol taldeak galdu eta sailkapen zuloan sartu da

Ttipi-Ttapa 2015ko aza. 30a, 09:05
Leitzako Aurrera azkenekoa da Nafarroako Preferente mailako sailkapenean, asteburuan galdu ondotik.

Doneztebek eta Gure Txokoak irabazi egin zuten eta Baztanek eta Beti Gaztek etxean berdindu

Asteburuko kirol jardunaldian, futbol talde nagusien artean Leitzako Aurrerak bakarrik galdu zuen, baina horrek sailkapeneko azken postuan utzi du. Baztanek berdindu egin zuen eta jautsiera postuan segitzen du eta postu horretara hurbildu da Beti Gazte ere, etxean berdinduta. Doneztebek eta Gure Txokoak irabazi egin zuten eta igoera borrokatzen segitzen dute. Eskubaloian, Errekako senior mutilek eta BKTko emakumeek irabazi egin zuten. Errekak, gainera, talde guztien aurkezpena egin zuen larunbatean.

 

FUTBOLA

Nafarroako hirugarren mailan

Baztan 3 (Iñaki Azpiroz, Andoni Goienetxe eta Luis Urrutia) – CD Beti Onak 3

 

Gipuzkoako ohorezko mailan

Beti Gazte 1 (Jabier Maia) – Orioko 1

 

Nafarroako Preferente mailan

CD Etxarri Aranatz 4 – Aurrera 3 (Martxel eta Jon Denisek 2)

 

Nafarroako Erregionaleko lehen mailan

SD Alsasua 1 – Doneztebe 3 (Irail Zestau, Mikel Retegi eta Xabi Lopez)

 

Gipuzkoako erregionaleko lehen mailan

Gure Txokoa 3 (Alain Morcillok 2 eta Ruben Pedrosa) – Mariño 1

 

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan

Oiartzun 0 - Beti Gazte 0

 

Nafarroako jubenilen lehen mailan

UCD Burlades – Doneztebe atzeratua, abenduaren 3an jokatuko da.

CD Oberena 5 – Baztan 1 (Iñigo Dendarieta)

 

Gipuzkoako kadeteen ohorezko mailan

Beti Gazte 3 (Aimar Otxotekok 2 eta Jorge Agirre) – Ostadar 2

 

Gipuzkoako kadeteen lehen mailan

Allerru A 10 - Gure Txokoa 1 (Aleix Pedrosa)

 

Nafarroako kadeteen lehen mailan

Baztan 0 – CD Lagunak 2

 

Nafarroako kadeteen bigarren mailan

Aurrera – CD Kirol Sport B

Doneztebe 1 (Aimar Jabalera) – CD San Ignacio A 6

 

Gipuzkoako infantilen lehen mailan

Touring A 11 - Gure Txokoa 0

 

Nafarroako infantilen lehen mailan

CD Liceo Monjardin 2 – Baztan 1 (Haritz Nuñez)

Beti Gazte atsedena.

 

Nafarroako infantilen bigarren mailan

Baztan 0 – Doneztebe 1 (Txomin Omar) derbia doneztebarrek irabazi zuten.

 

Gipuzkoako Emakumezkoen Lurralde mailan

Beti Gazte 1 (Sara) – Intxaurdi 1

 

Futbol 8 neskak, Nafarroako ligan

Beti Gazte 5 (Rafaela Gomesek 3, Maialen Jaurenak eta Maddi Iturriak) – UCD Burlades 3

Doneztebe atsedena.

Baztan 1 (Olaia Onsalo) – CD Lagunak 4

 

ARETO FUTBOLA

Gipuzkoako bigarren mailan

Idiazabal Gorrotxategi 5 - Gure Txokoa 4

 

Gipuzkoako hirugarren mailan

Legorreta Gazte Piku 2 - Umore Ona Goizueta 3

 

Nafarroako hirugarren mailan

Doneztebe FT atsedena.

 

ESKUBALOIA

Senior mutilak 2. Mailan

Erreka 31 – Beti Onak 22

 

Emakumezkoen Ligan

Baztango BKT 32 – Loyola (j) 8

Erreka 17 – Goldebi Lizarreria (j) 38

 

Mutiko kadeteak

Erreka 26 – Lagunak 30

 

Kadete neskak

Erreka 21 – Ardoi 13

Baztango KT 18 – BM Lizarreria 36

 

Infantil neskak

Erreka atsedena.

Ultzama 23 - Baztango KT 19

 

Alebin mixtoa

Txantrea 5 - Erreka A 11

BM Burlada 12 - Erreka B 4

 

Alebin neskak

Baztango KT A 7 – Loyola B 9

Carcastillo - Baztango KT B

 

Aurrealebinak neskak

Beti Onak Atarrabia B 4 - Baztango KT 12

 

SASKIBALOIA

Kadete neskak

IES Plaza de la Cruz 14 - Toki Ona Bortziriak 118

 

Infantil neskak

Fundacion Ardoi 43 - Toki Ona Bortziriak 21

 

Minibasket neskak

Navarro Villoslada S 46 - Toki Ona Bortziriak 21

 

Preminibasket neskak

Miravalles 11 - Toki Ona Bortziriak 31

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun