Azaroaren 25eko ekintzak akitzeko antzerkia izanen dute igandean Iruritan

Ttipi-Ttapa 2015ko aza. 27a, 12:49
Datorren urtean hobeto antzezlana taularatuko dute igande arratsaldean Iruritan.

Txalo Produkzioak taldearen Datorren urtean hobeto antzezlana ikusgai izanen da arratsaldeko 7etatik aitzinera Gizarte Bilgunean

Azaroaren 25aren inguruan Baztango Udaleko Berdintasun Batzordeak antolatu dituen ekintzak borobilzeko azaroaren 29an, Txalo Produkzioak taldearen Datorren urtean hobeto antzezlana ikusgai izanen da Iruritako Gizarte Bilgunean, igande arratsaldeko 7etatik aitzinera. Ikusi trailerra

 

Baztango Udaleko Berdintasun Batzordeak eta Kultura Batzordeak elkarlanean antolatu den emanaldira sartzea doan izanen da, lekuak bete arte.

 

Laburpena

Bizitzako pasarteak dira, bakarrizketa laburrak, pentsamenduak, kronikak, elkarrizketa motzak, zerbaiten hasiera, hainbat egoera, kilikagarriak askotan, gure errealitatearen islada, harrika bidaltzeko moduko esamoldeak, apaingarri eta arinkeriatan ibili gabe.

Nahi adina emakume klase irudikatuko duten hiru aktoresa, inguruan gertatzen zaigunari tiraka. Krisialdiak, egonean gabe ihes egin nahiak, lainezak, arrangurak...

Lau eskutara idatzita dago, umorez zipriztinduta eta ziria sartzeko prest.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun