Lesakako Abesbatzak kontzertua eskainiko du azaroaren 28an Beran

Ttipi-Ttapa 2015ko aza. 25a, 07:43
Joan den larunbatean Harriondoa Kultur Etxean eskaini zuen emanaldia Lesakako Abesbatzak, Santa Zeziliako ospakizunen baitan.

Larunbat arratsaldeko 7etako meza kantatu eta gero eskainiko dute emanaldia 

Larunbat honetan, azaroak 28, Beran abestu behar du Lesakako Abesbatzak, Altzateko elkizan zehazki. Lehendabizi, larunbat arratsaldeko 7etako mezan kantatuko dute Marisol Perezen zuzendaritzapean, eta ondotik eskeiniko dute kontzertua.

 

Nafarroako Abesbatzen Elkarteak antolatzen du kontzertu hau eta "Abesbatzak Nafarroan" zikloaren barrenean sartzen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun