Suhiltzaileekin ikasi dute Iturengo Pulunpa eskolako ikasleek

Ttipi-Ttapa 2015ko aza. 25a, 07:32
Pulunpa eskolako ikasleak eta Oronoz-Mugairiko suhiltzaileak.

Oronoz-Mugairiko parkekoak bisitan joan zitzaizkien azaroaren 19 eta 20an

Oronoz-Mugairiko parkeko suhiltzaileen bisita izan zuten azaroaren 19 eta 20an Iturengo Pulunpa eskolan. Hainbat kontu azaldu eta gero (nola egiten duten lan, arriskuen aurreko prebentzioa, extintoreen erabilpena...), simulakro txiki bat egin zuten denek elkarrekin. Eskolako neska-mutikoek aunitz disfrutatu zuten eta bisita laister itzuliko diete, Oronoz-Mugairiko parkera joanda.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun