Lesakako Geroa Baik Euskara Plana deuseztatu eta Udala UEMAtik ateratzea erabaki duela salatu dute

Ttipi-Ttapa 2015ko aza. 24a, 14:39

Lesakako Euskara Batzordeak urgentziazko bilera irekia deitu du Bauer 19:00etan Matxinbeltzenean

Lesakako Geroa Baiko alkatetzak, herriko euskara plana deuseztatzea eta UEMAtik ateratzea erabaki duela salatu du Lesakako Euskara Batzordeak. Ortziraleko plenoan ofizializatuko omen dute erabakia. Lesako Euskara Batzordeak aipatu duenez, «erabaki hau hagitz larria da eta goitik beheitira bettira urratzen ditu Lesakako herritarron hizkuntz eskubideak. UPN-ren jarrera bera mantentzen ari dira».
Hori dela eta, zer egin erabakitzeko, Lesakako Euskara Batzorderik urgentziazko bilera irekia deitu dute azaroaren 24an, astearte arratsaldeko 7etan Matxinbeltzenean. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun