Emakumeen kontrako indarkeria salatzeko antzerkia-dantza ikuskizuna Leitzan

Ttipi-Ttapa 2015ko aza. 24a, 07:57
Zirkus Blai taldeak ikuskizun berezia eskaini zuen larunbatean Leitzako zineman.

Zirkus Blai taldeak Neskak gara eta zer? izeneko ikuskizuna taularatu zuten larunbatean zineman 

Azaroaren 25eko programaren barruan, lan esparruan emakumeen kontrako indarkeria salatzeko ekintza izan zen azaroaren 21ean Leitzako zineman. Larunbatean arratsaldeko 7etan Leitzan Zirkus Blai taldearen Neskak gara eta zer? izeneko ikuskizunarekin gozatzeko aukera izan genuen. Zinema bete zen. 

Neska hauek ematen duten mezua oso indartsua da eta oso era berezia dute bere mezua emateko: dantzaz, klakez, akrobaziaz erabili zuten publikoa erakartzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun