Kirol Merezimenduaren Zilarrezko Domina jasoko dute eskualdeko hiru lagunek

Ttipi-Ttapa 2015ko aza. 20a, 10:07
Tiburtzio Arraztoa izanen da Zilarrezko Domina jasoko duenetako bat. Laxoa sustatzen aritzeagatik sarituko dute, eta kirol horren inguruko zenbait liburu argitaratu izana ere baloratu dute.

Tiburtzio Arraztoak Laxoaren alde egindako lanarengatik, eta Leitzako Amaia Azpirozek eta Berako Luis Irazokik 27 urtez futbola sustatzen aritzeagatik

2015eko Kirol Merezimenduaren 17 Zilarrezko Domina eta lau Aipamen Berezi emango ditu Nafarroako Gobernuak. Sari horiek abenduaren 2an, asteazkena, banatuko dira, 12:00etan, Nafarroako Egunaren ospakizunen barnean.

 

Eskualdeko hiru lagunek jasoko dituzte Zilarrezko Dominak: Tiburtzio Arraztoa Urrutiak, Laxoa pilota-modalitatea Malerrekan eta Baztanen sustatzen aritzeagatik 30 urte baino gehiago. Kirol-modalitate horren gainean zenbait liburu argitaratu izana ere baloratu dute; Amaia Azpiroz Rekondok, Leitzako Aurreran eta Nafarroako Futbol Federazioan 27 urtez futbola sustatzen aritzeagatik; eta Luis Irazoki Etxegaraik, Berako Gure Txokoa klubeko futbola sustatzen 27 urtez egindako lanagatik.

 

Ohorezko aipamenak

Nafarroako Gobernuak ondorengo Ohorezko Aipamenak ere eman ditu:

- Baionako Aviron Bayonnais klubari, Unión Ciclista Navarrarekin 30 urtez lankidetzan aritzeagatik.

- Iruñeko Kirol Ehiztari eta Arrantzale Elkartea, hura sortu zenetik mendeurrena bete denean. Ingurumenarekiko errespetua eta kirol jarduera egokiak egitea baloratzen da.

- Floren Nazabal Leitza. Etxarri Aranazko aizkolaria. Kirol-ibilbide luzean lortutako garaipen garrantzitsuak baloratzen dira.

- Alex Mariñelarena Mutiloa. Kirola uzten duen unean ematen zaio, istripu larri bat izan eta bizimodu normala egiteko errekuperatu ondoren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun