Haurraren Eguna giro ederrean ospatu dute Lesakan

Ttipi-Ttapa 2015ko aza. 16a, 10:14
Haurraren Egunean herri kirolean edo rokodromoan aritzeko aukera izan zuten Lesakako ttikiek.

Irain eskolako eta Tantirumairu ikastolako Guraso Elkarteek antolatuta, jokuak, berendua eta ikuskizunak izan zituzten larunbatean Lesakan.

Irain Guraso elkarteak eta Tantirumairu ikastolako Guraso Elkarteak udalaren laguntzaz antolatuta Haurraren Eguna ospatu dute azaroaren 14an Lesakan. Larunbat goizean rokodromoa, adin ezberdinetako haurrei zuzendutako jolasak, aurpegi margotzea eta giro polita izan ziren Harriondoa inguruan. Ikusi argazkiak

 

Arratsaldean plazan egin ziren ekitaldiak. Berendua lehenik eta sabela ongi beteta, DJ Porrurekin kanta eta dantza egiteko aukera izan zuten ttikiek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun