Bidasoa eta Plazaolako Bide Berdeak lotuko ditu Ederbidea mugaz gaindiko proiektuak

Ttipi-Ttapa 2015ko aza. 6a, 10:41
Bidasoko Bide Berdea Plazaolakoarekin lotu eta Iruñeraino luzatu nahi du Ederbidea egitasmoak.

Nafarroako Gobernuak sustatu du, 2,4 milioi euroko aurrekontuarekin

Ingurumena errespetatzen duten garraiobideak sustatzeko helburuarekin, mugaz gaindiko Ederbidea proiektua bultzatu du Nafarroako Gobernuak. Egitasmoak 2,4 milioi euroko aurrekontua izanen du eta %65a bitarteko dirulaguntza izan dezake, Europako Mugazgaindiko  Lankidetza Programatik (POCTEFA).

 

Ederbidea proiektuak segida eman nahi dio Noruega eta Portugal lotzen dituen Eurovelo 1 bide berdeari. Duela urte batzuk Lapurdiko Getaria eta Endarlatsa arteko bidea egokitu zen. Ederbideak, Bera eta Iruña arteko 67,5 kilometro bide egin nahi ditu. Zehazki, Bidasoa eta Plazaolako bideak lotu eta Iruñeraino segida eman nahi zaio. Gaur egun Bidasoa eta Plazaolako Bide Berdeek 55,7 kilometro dituzte, beraz, bi aldiz luzeagoa izanen litzateke bide berdea. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun