Urriak 3 langabetu gehiago utzi ditu eskualdean

Ttipi-Ttapa 2015ko aza. 4a, 07:35
2015eko langabezia datuak eskualdean, herrika.

Hilabete hondarrean 965 ziren Doneztebeko Enplegu Bulegoan izen emanak

Azken 7-8 hilabeteteako joeraren kontra, langabeziak zertxobait goiti egin du eskualdean urrian. 965 langabetu zeuden izen emanak Doneztebeko Enplegu Bulegoan hilabete hondarrean, irailean baino 3 gehiago. Halere, Nafarroako banaz bertzekoa baino guttiago igo da, gure inguruan %0,31ko igpera izan den bitartean, Nafarroa osoan %1,83 igo baita langabetu kopurua.

 

Urrian 699 kontratu egin ziren Doneztebeko Enplegu Bulegoaren bitartez, baina horietatik 45 bakarrik izan ziren mugagabeak.

Adina eta sexuari dagokionez, 25 urtez goitiko gizasemeen artean 411 lagun daude langabezian, irailean baino 12 gehiago. Adin tarte horretako emakumeen artean, irailean baino 9 langabetu guttiago daude, 474. 25 urtez beheitiko gizasemeen artean, irailean baino 4 langabetu gehiago daude, 40 denera, eta adin tarte horretako emakumeen artean, aldiz 4 langabetu guttiago daude, 40 denera.

Zerbitzuen arloa da langabetu gehien duena, baina urrian 8 guttiago ziren (665). Industrian irailean baino 4 langabetu gehiago daude, 127 denera. Eraikuntzan berdin mantentzen da, 91 langabetu. Nekazaritzan irailean baino 4 langabetu gehiago daude, 28 denera, eta aitzinetik lanik egin ez dutenen artean ere 3 langabetu gehiago daude, 54 denera.

Aipatzekoa da, koadroan ageri den bezala, dexente gehiago direla langabezia prestazioa kobratzen ez dutenak (531 lagun, hau da %55,03a), kobratzen dutenak baino (434 lagun, %44,97a).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun