Lesakako Zerbitzuen Elkarteko tonbolako sariak banatuko dituzte azaroaren 28an

Ttipi-Ttapa 2015ko aza. 3a, 07:11
Tonbolan emanan diren sariak ikusgai daude Mendegia harategiaren ondoko lokalean.

4.000 euroko balioa duten sariak emanen dituzte

Azken bi urteetako arrakasta ikusita, aurten ere tonbola antolatu du Lesakako Zerbitzuen Elkarteak. Elkarteko dendetan egindako erosketen truke banatutako txartelekin sariak eskuratu ahal izateko, azaroaren 28an aterako dituzte zenbakiak, 19:00etatik aitzinera plazan. Pintxoak eta edariak ere banatuko dira, giroa goxatzeko.

 

Lesakako Zerbitzuen Elkarteak 10.000 boleto banatu ditu eta gisa guzietako sariak banatuko dituzte, 4.000 euroko balioa dutenak. Sariak Plaza Zaharreko Mendegia harategiaren ondoko lokalean daude ikusgai. Hori bai, saria jaso nahi duenak plazan egon beharko du egun horretan

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun