10x100 erronka bete du Manttale Mendi Lasterketa Taldeak

Ttipi-Ttapa 2015ko urr. 22a, 08:06
Manttaleko korrikalariak, iraileko Sara Korrikan.

Hamar urte bete dituen urtean ehun lasterketa baino gehiago burutu ditu gaurgero

Manttale Mendi Lasterketa Taldeak, larunbat honetan, bere hamargarren urteurrena ospatzeko, urte batean 100 lasterketetan parte hartzean datzan erronka gauzatu du. Limone Extremean lortu da ehungarren lasterketa burutzea, bertan Unai Santamaria izan baitzen. Erronka honetan, taldeko partaideen artean, ehun lasterketa desberdinetan parte hartzea bilatzen zen eta erronka burutu ez ezik, asteburu honetan bertze hainbat lasterketetan parte hartu du Manttalek. Hala nola Juanma Molinero, Bilbao Night Maratoian egon zen, Ustaritz-Baionan Gwendal Larqué eta Donostiako klasikoan Angeltxo Aranibar. Beraz 103 lasterketetara iritsi dira.

 

Otsailean, lehenengo lasterketan parte hartu zenetik (José Gonzalez Cano Memoriala Irunen), azken larunbat honetararte, Manttalek 69 Mendi Lasterketa eta 31 errepideko Lasterketetan parte hartu du.

Lasterketa zerrenda honetan, distantzia eta ibilbide orotako parte hartzeak aurki daitezke. 4 kilometrotako errepideko lasterketetatik, 90 kilometroetako ultratrail, maratoi, edo erdi maratoietaraino. Gehienak, Nafarroa, Gipuzkoa, Bizkaia eta Iparraldean izan dira baina Malaga, Cadiz, Italia, Huesca eta Chamonixen ere ibili dira.

Manttalek parte hartutako frogen artean EH Mendi Erronka, Zegama-Aizkorri, Azkoitia-Azpeitia, Lezo-Jaizkibel, Galar Trail, Senpere Trail, Sarako Trail, Larraul-Ernio-Laraul, Hiru Mendi Lasterketa, Donostia-Hondarribia Talaia Bidea, Neska Korrika, Baigura Lasterketa, Artzainen Lasterketa, Erlaitz Aiako Harria Mendi Lasterketa, Hiru Mendi Trail, Goizueta Trail, Camille Extrem, Ultrasky Marathon de Madeira, Triku Trail, Goierriko Bi Handiak, Alkaiaga Trail, Berako Gau Lasterketa, Cross de Agerra, Dolomitas Sky Race, Azkaine-Larun-Azkaine, Nafarroa Oinez Lasterketa, Sara Korrika, Txingudi Korrrika, Gorbeia Suzien, Roncesvalles-Zubiri, edo 3 hondartzen Krossa daude, bertze aunitzen artean

Beharrezkoa da oroitaraztea, 10x100 erronkan kontuan hartzerako orduan, froga batean, Manttaleko parte hartzaile batek baino gehiagok parte hartu duenenan, froga bakar bat bezala kontatu dela.

Txus Unsion da froga gehienetan parte hartu duena (31), Gwendal Larqué-k jarraitzen dio (16rekin) eta Andoni Lasagak (12rekin). Momentuz, erronkan 56 korrikalarik parte hartu dute eta taldeko parte hartze haundiena izan duen froga Berako Gau Krosa izan da 27 taldekirekin, ondoren Berako Mendi Maratoi Erdia 17rekin eta Alkaiaga Trail-a ere 17rekin.

 

Garaipenak ere

Hainbat garaipen ere lortu dira 100 lasterketa hauetan, hala nola aurten Manttalerekin aritu den Didier Zagok, Azkaine-Larun-Azkaine eta Berako Gau Krosa irabazi ditu. Joseba Larraldek Bidarraiko Mendiko Erdi Maratoia, Olazti-Urbasa eta Etxarri Aranatzeko Mendira Joan Etorria lasterketak. Gainera Unai Santamaria, senior kategorian Euskal Kopako txapelduna izan da.

Zerrenda hau, oraindik gehiago luzatuko da hurrengo bi hilabete terdian, izan ere hurrengo larunbatean Beran, Lizuniagako igoera eginen da; azaroaren 1ean, Ardanatzen Izaga Trail-a (bertan Nafarroako taldekako txapelketa bilatuko du Manttalek) eta beranduago etorriko dira Behobia-San Sebastiana, Donostiako Maratoia e.a.

Manttale taldetik eskerrak eman nahi dizkiete «erronkan parte hartu duten korrikalari guztiei, animatu gaituzten guztiei, jarraitu diguten guztiei eta hamar urte betetzea posible eginarazi duten guztiei».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun