Baztan eta Aurrerako futbol talde nagusiek denboraldiko lehen garaipenak lortu dituzte

Ttipi-Ttapa 2015ko urr. 19a, 08:43
Baztan Futbol Taldeak, lehen aldiz emakumeen taldea zelairatu du. Larunbatean Giltxaurdin jokatu zuen estreineko partida, Lesakako Beti Gazteren kontrako derbia.

Lehen aldiz zelairatu du emakumeen taldea Baztanek futbolean eta Beti Gazteren kontrako derbia galdu du 

Kirol asteburu berezia izan da. Lehen aldiz, Baztan futbol taldeak emakumeen taldea zelairatu du Futbol-8an eta Beti Gazteren aurkako derbian galdu arren, itxura ona eman zuen. Areto-futbolean ere, Nafarroako 3. Mailan, lehen aldiz Doneztebe taldea kantxaratu du. Eskubaloian, senior eta kadete mailako nesken bi derbiak erraz irabazi zituen BKTk eta Errekako gizonezko seniorrek denboraldiko lehen partida galdu zuten. Futbolean, denboraldiko lehen garaipenak Baztan eta Aurrerako talde nagusientzat. Doneztebek ere irabazi egin zuen lidergoan segitzeko eta Gure Txokoak ere garaipena lortu zuen. Beti Gazte izan zen galdu zuen bakarra.

 

FUTBOLA

Nafarroako hirugarren mailan

Baztan 4 (Javier Urrutiak 2, Aingeru Olabe eta Imanol Azpiroz) – UDC Txantrea 3

 

Gipuzkoako ohorezko mailan

Oiartzun 2 - Beti Gazte 1 (Jabier Maia)

 

Nafarroako Preferente mailan

Aurrera 3 (Unai, Beñat eta Jon Vazquez) – Berriozar 1

 

Nafarroako Erregionaleko lehen mailan

AD Mendillorri 2 – Doneztebe 5 (Mikel Retegik 2, Jaime Seinek 2 eta Aitor Bertiz)

 

Gipuzkoako erregionaleko lehen mailan

Gure Txokoa 5 (Mikel Morenok 2, Mikel Esnaola, Unai Arozena eta Jokin Pinatxo) – Landetxa 1

 

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan

Beti Gazte 4 (Jon Ubiriak 2, Jonan Arbelaitz eta Iker Pikabea) – Dunboa Eguzki 1

 

Nafarroako jubenilen lehen mailan

FC Bidezarra 2 – Baztan 3 (Luis Urrutiaren golak)

Doneztebe 5 (Diego Armandok 3, Xabier Mariezkurrena eta Oier Berasategi) – CD Murchante 2

 

Gipuzkoako kadeteen ohorezko mailan

Beti Gazte 3 (Jorge Agirrek 2 eta Aimar Zamorano) – Kostkas 1

 

Gipuzkoako kadeteen lehen mailan

Mariño 1 - Gure Txokoa 2 (Beñat Arraztoa eta Aleix Pedrosa)

 

Nafarroako kadeteen lehen mailan

Baztan 1 (Alvaro Fernandez) – CD Lezkairu 2

 

Nafarroako kadeteen bigarren mailan

CD Etxarri Aranatz – Aurrera

Doneztebe 1 (Unai San Miguel) – CD Salesianos 2

 

Gipuzkoako infantilen lehen mailan

Gure Txokoa 3 (Asier Telletxeak 2 eta Unax Villamea) – Behobia B 0

 

Nafarroako infantilen lehen mailan

San Fermin Ikastola 2 – Baztan 6 (Haritz Nuñezek 2, Asier Irigoienek 2, Lizar Urrutia eta Aaron Danboriena).

Beti Gazte 2 (Enaitz Arozena eta Mattin Lekuona) – CD Navarro Villoslada 2

 

Nafarroako infantilen bigarren mailan

CD Asdefor 1 – Doneztebe 4 (Oier Agestak 2, Koldo Herrera eta Xabier Apezetxea)

Baztan 2 (Julian Urrutiaren golak) – UCD Burlades A 3

 

Gipuzkoako Emakumezkoen Lurralde mailan

Beti Gazte 0 – Amara Berri 0

 

Futbol 8 neskak, Nafarroako ligan

Baztan 1 (Naiara Zaldain) – Beti Gazte 3

CD Lagunak 3 – Doneztebe 1 (Izaro Aldabe)

 

ARETO FUTBOLA

Gipuzkoako bigarren mailan

Muxarra Taberna 4 - Gure Txokoa 3

 

Gipuzkoako hirugarren mailan

Gamon Izadi Jazz 3 - Umore Ona 2

 

Nafarroako hirugarren mailan

Doneztebe 1 (Pio) – AD San Juan 9

 

 

ESKUBALOIA

Senior mutilak 2. Mailan

BM Maristas 25 – Erreka 18

 

Emakumezkoen Ligan

Baztango BKT 21 – Erreka 13, derbia erraztasunez irabazi zuten baztandarrek.

 

Mutiko kadeteak

Loyola 27 – Erreka 31

 

Kadete neskak

Baztango KT 27 – Erreka 13

 

Infantil neskak

Baztango KT atsedena.

Erreka 12 – Loyola A 36

 

Alebin mixtoa

Loyola B 4 - Erreka A 12

Erreka B 11 – BM Noain 5

 

Alebin neskak

Loyola B 10 - Baztango KT A 6

BM Ardoi 12 - Baztango KT B 4

 

Aurrealebinak neskak

CD Cantolagua 9 - Baztango KT 7

 

SASKIBALOIA

Junior mutilak

Lekaroz atsedena.

 

Kadete neskak

San Ignacio B – Toki Ona Bortziriak

 

Infantil neskak

San Cernin A – Toki Ona Bortziriak

 

ERRUGBIA

Senior Euskal Ligan

Menditarrak Baztan RT 22 – Garabi Ordizia 12

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun