IX. Mikologialdia urriaren 19tik 25era eginen dute Leitzan

Ttipi-Ttapa 2015ko urr. 15a, 07:28
Inguruko mendietan bildutako onddo eta perretxikoen erakusketa urriaren 25ean eginen dute karrapeam.

Heldu den astean hainbat ekitaldi antolatu dituzte ALKEk eta herriko perretxiko zaleek, igandeko erakusketa mikologikoarekin borobilduko direnak

ALKE Leitzako Kultur Taldeak eta herriko perretxiko zaleek elkarlanean antolatu dute Mikologialdia. Heldu den astean zehar umeek mikologiarekin zerikusia duten gaiak landu, eskulanak egin eta gero horiexek urriaren 25ean plaza apaintzeko erabiliko dira. 

 

Igande honetan zortzi, urriaren 25an ohiturarekin segiz, erakusketa mikologikoa osatzeko asmoa dago eta ikusteaz gain, dastatzeko aukera ere izanen da, onddo eta perretxikuekin prestatutako pintxoak eskainiko dira eta. KXKbeltza Elkarteko kideei ere komertzioak udazken kolorez apaintzeko eskatu zaie. Urriaren 23 eta 24an, arratsaldez,  nahi duenak ekarri ditzake karrapera bildutako xixak. Larunbatean, urriaren 24an arratsaldez sailkatuko dira, igandeko erakusketarako prest uzteko. Urriaren 24an, bertan ere, guraso eta haurrek Mendibil taldekoen laguntzarekin, mendi irteera eginen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun