Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna gogoratzeko ekintzak egiten hasi dira Leitzan ere

Ttipi-Ttapa 2015ko urr. 14a, 09:38
Elikadura burujabetzan haziek duten garrantziaz ariko dira ostegun arratsaldean Atekabeltzan.

Urriaren 15ean, 'Hazien garrantzia elikadura burujabetzan' hitzaldia eskaini dute Atekabeltzan

Urtero bezala, urriaren 15ean Landa Eremuko Emakumeen Eguna ospatu da. Hori dela eta Leitzan hainbat ekitaldi antolatu dituzte Leitzaldeko Bilgune Feministak, Kontsumo Taldeak eta Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Berdintasun Batzordeak. Lehendabizikoa ostegun honetan, urriaren 15ean, Atekabeltzan izan da. Hain zuzen, Hazien garrantzia elikadura burujabetzan gaiari buruzko hitzaldia, bideo emanaldia eta tertulia izan dute.

 

Urriaren 22an, arratsaldeko 7etan Atekabeltzen, ‘81 amama’ dokumentalaren emanaldia eta forum-a izanen da proiektuaren partaide batekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun