Berako emakume feministen taldea martxan da

Ttipi-Ttapa 2015ko urr. 13a, 10:38
Berako emakume taldea sortzeko irailaren 26an Kultur Etxean egin zen bilera dinamikoa.

Sorrera bileraren ondotik, erailketa matxistak salatzeko elkarretaratzea egin zuten eta hurrengo bilera azaroaren 7an eginen dute Beralandetan

Irailaren 26an, Berako hainbat emakume bildu egin ziren Emakume Feministen talde bat sortzeko. Bilera dinamiko bat izan zen, hainbat eztabaida eta lanketa egin zituzten sortuko zen taldearen funtzionamendua, antolamendua eta oinarriak definitzeko, guztia Bilguneko Oihana Etxebarrietaren laguntzarekin. 

 

Hori eta gero, lehen ekintza bezala, Erandio eta Gixunen izandako erailketa matxistak salatzeko mobilizazioa egin dute Beran. Mukixu zubian elkartu ziren 40 pertsona inguru, kartel eta kandelen artean.

Nahiz eta lehen ekintza gertakizun ilun baten ondorioz egin, antzinera begira, tailer desberdinak, eztabaida guneak… egitea espero dute taldekideek. Hurrengo bilera azaroaren 7an izango da, arratsaldeko 5etan Beralandetan. Inguruko herrietako emakumeak ere gonbidatuta daude bilera honetara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun