Mikel Markez eta Erramun Martikorena kantari ariko dira Etxalarren larunbatean

Ttipi-Ttapa 2015ko urr. 9a, 11:00
Erramun Martikorena eta Mikel Markez Etxalarren izanen dira larunbat arratsaldean.

Etxalarko Usategietako Igande bezperan, Etxalarko Euskara Batzordeak eta Altxata elkarteak antolatua

Usategietako Igandearen bezperan, zenbait ekitaldi prestatu dituzte Etxalarko Euskara Batzordeak eta Altxata elkarteak. Ekitaldi nagusia, larunbat arratsaldeko 7:45ean Mikel Markez eta Erramun Martikorenak plazan eskainiko duten kantaldia izanen da. Gaztainak, sagardoak eta pintxoak ere eskainiko dituzte.

 

Aitzinetik, Txirene antzerkiak taldearen eskutik Birziklatu beharra antzezlana eskainiko dute Kultur Etxean 18:30ean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun