Zubietako Euskararen Eguna ekintzaz gainezka dator urriaren 10ean

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2015ko urr. 8a, 12:29
Zubietako joaldunek protagonismoa izanen dute aurten ere Euskararen Egunean eta omenaldia eskainiko zaie joaldun zaharrei.

Gazteek festa egun polita prestatu dute aurtengoan ere

Azken urteetako ohiturari eutsiz Euskararen Eguna antolatu dute Zubietako gazteek. Urriaren 10en izanen da egun handia, baina bezperatik beste zenbait ekintza interesgarri plantatu dituzte.

 

OSTIRALA, URRIAK 9

• 18:30ean pintxo lehiaketa.

• 20:00etan hitzaldia Andres Iñigorekin estalpean.

• 22:00etan mus txapelketa Errandonean.

 

LARUNBATA, URRIAK 10

• 10:00etan hasi eta goiz guztian zehar artisauak herriko plaza inguruan. Gazta eta urdaiazpikoaren postua jarriko dira jendeak apostu egin dezan.

• 10:30ean trikitilari eta panderojoleek herrian buelta emanen dute.

• 11:00etan joaldunak. Ondoren joaldun zaharrei omenaldia.

• 12:00etan herriko dantzariak: Muxikoak.

• 14:00etan herri bazkaria bertsolariekin. Ondoren herri buelta.

• 16:00etan haur krosa.

• 18:00etan Miki eta Moko pailazoak.

• 19:30ean gazta eta urdaiazpikoaren zozketa.

• 20:00etan TXAMUKOS Mariatxiak.

• 00:00etan Gaupasa FAN&GO taldearekin.

Erlazionatuak

Zubietako Euskararen eguna

Xorroxin irratia 2015 urr 08 Malerreka

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun