Meza ez ezik Mariatxiak ere izanen dituzte Gartzainen Pilarika egunean

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2015ko urr. 8a, 11:25
Gazteen Eguna larunbatean ospatuko dute Gartzainen.

Gazte eta haurren bazkariak larunbatean eta zikiro jatea igandean, herriko bestetako bertze erakargarrietako batzuk

Lau egunez ospatuko dituzte Gartzainen Pilarika bestak. Egun handia astelehenarekin suertatzen denez, ortziraletik astelehenera asteburu indartsua izanen dute.

 

ORTZIRALA, URRIAK 9

Bezpera

• 16:00etan Txupinazoa eta ezkil jotzea, segidan herri kalejira he­rriko musikariekin.

• 16:30ean Mus Zimiste.

• 21:30ean Baztan Zopak trinketean.

• 00:00etan Dantzaldia OHARKABE taldearekin.

• 06:00etan Zinger jatea.

 

LARUNBATA, URRIAK 10

Haur eta gazte egune

• 11:00etan Haur jokoak.

• 12:00etan Dianak eta argi soinuak herriko musikariekin.

• 14:00etan  Gazte bazkaria Frantsenen eta haurrena herriko plazan.

• 16:00etan  Haur jokuak.

• 18:00etan Txokolatada.

• 18:00etan Gazte jokuak.

• 22:00etan Herri afaria frontonian eta dan­tzaldia MIKEL SALABERRIrekin.

• Ondotik gaupasa Zulo beltzen.

• 06:00etan Kantzon­tzilo eta kulero lasterketa.

 

IGANDEA, URRIAK 11

Herritarren egune

• 10:30ean Dianak eta argi soinuak herriko musikariekin.

• 11:00etan Herritarren arteko desafioa.

• 12:30ean Meza nagusia.

• 14:00etan Zikiro jatea. Ondotik boletuen zozketa eta trofeo banaketa. Segidan dan­tzaldia MIKEL SALABERRIrekin.

• 22:30ean Afaria eta ondotik gaupasa MIKEL SALABERRIrekin.

• 06:00etan Salto lehiaketa.

 

ASTELEHENA, URRIAK 12

Pilarika Egune

• 10:30ean Dianak eta argi soinuak herriko musikariekin.

• 12:00etan Meza Aixteiko Pilarika ermitan, herriko txistulariekin eta ondotik luntxa.

• 19:00etan LOS TAJUDOS DEL NORTE mariatxien emanaldia.

• 00:00etan Gaixoa ni eta besten akabaila.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun