Berako ikasleak Ameriketan ibilitako artzainen argazki erakusketa bisitatzen ari dira

Ttipi-Ttapa 2015ko urr. 8a, 07:21
Ricardo Baroja eskolako ikasleek adi ikusi zituzten artzainen argazkiak eta hauen azalpenak.

Asteazkenean Ricardo Baroja eskola publikokoak izan ziren eta ortziralean Labiaga ikastolakoak joanen dira

Berako Ricardo Baroja eskola publikoko ikasleak Euskal Artzainak Ameriketan elkarteak Berako Kultur Etxean jarria duen argazki erakusketan egon ziren eta Josephineren eskutik modu didaktiko batean artzainen bizimodua ikasi dute. Gainera Agustin Leonis eta Juan Alzuguren beraien artzain bizipenak azaldu diete.
Urriaren 11n, ortziralean, Labiaga ikastolako ikasleak joanen dira bisitan.

 

Gogoratu asteburu osoan, publiko guziarentzat zabalik izanen dela argazki erakusketa Berako Kultur Etxean. Ortziraletik igandera zabalduko da erakusketa: urriaren 9, 10 eta 11n, ortziralean 17:00etatik 19:00etara eta larunbat eta igandean 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun