Nafarroako Mendi Taldeen Eguna ospatu dute igandean Lesakan

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2015ko urr. 5a, 12:02
Nafarroako taldeetako mendizaleak, igande goizean Kultur Etxearen atarian, mendi ibilbidea hasi baino lehen.

Beti Gaztek eta Iruñeko Oberenak antolatu dute elkarlanean, bi elkarteek 75. urteurrena ospatzen baitute

Nafarroako Mendi Taldeen Egunaren 13. edizioa egin dute urriaren 4an Lesakan. Beti Gazte eta Oberena elkarteek antolatu dute elkarlanean, biak ere 75. urteurreneko ospakizunetan baitabiltza.

 

Igande goizean Lesakako kiroldegitik abiatuta mendi ateraldia egin zuten mendizaleek, bi ibilbiderekin. Denak Frain kaxkora joan ziren. Bi ordu eta erdi inguruko ibilbide llaburra egin zutenek Arginenbordako errekatik jautsi ziren herrira. Piedadetik, Unanueko magala, Sastrin eta Gaztegin barna egin zuten itzulia. Eguerdian Elutxa txaranga ibili zen karrikaz karrika. Frontoian bazkaria egin zuten. Bazkalondoan, Modesto akordeolariarekin dantza egiteko aukera ere izan zuten mendizaleek. Gainera, zortzigarren urtez segidan, argazki lehiaketa ere egin dute. Partehartzaileek federazioko lizentzia ezberdinak jasoko dituzte saritzat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun