Arizkungo Pello San Millan irabazle Udako I. Argazki lehiaketan

Ttipi-Ttapa 2015ko urr. 1a, 07:38
Pello San Millanen 'Mediterraneo urdine' argazkiak irabazi du udako lehiaketa.

Matixa Mitxelena lesakarrak eskuratu du publikoaren saria, aurkeztutako 93 argazkien artean 

Ttipi-Ttapa hamabostekariak eta Xorroxin Irratiak, ERRAN.EUS atariaren bidez lehen aldiz deitutako udako argazki lehiaketa arrakastatsua suertatu da. Aurkeztutako 93 argazkiren artetik Arizkungo Pello San Millanen Mediterraneo urdiñe argazkia izan da epaimahaiaren saria lortu duena. Isabako Txapatera apartamentuan 6 lagunendako 2 gaueko egonaldia eskuratu du.

Ttipi-Ttapa aldizkariak eta Xorroxin Irratiak elkarlanean antolatu dute lehiaketa,  eta ERRAN.EUS atariaren bidez gauzatu da. Bertara igo dituzte lehiakideek udan ateratako argazkiak eta web guneko erabiltzaileei ere hitza eman nahi izan zaie, publikoaren saria aukeratuz. Matixa Mitxelena lesakarraren Hiru Erregeen Mailatik argazkiak jaso du boto gehien eta berak irabazi du Berako Zalain jatetxean  4 lagunendako otordua.

 

Lau sari gehiago

Bi sari nagusiez gain, udako argazki lehiaketako partehartzaileen artean bertze lau sari zozketatu ditu ERRAN.EUS atariak. Igantziko Irrisarri Land abentura parkerako lau sarrera bikoitz berezi, hain zuzen. Hauek izan dira saridunak: Rosa Errandonea, Maider Petrirena, Maite Altzuguren eta Maria Plaza.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun