130 txirrindularik parte hartu dute Berako Mendi Bizikleta ibilaldian

Ttipi-Ttapa 2015ko ira. 29a, 12:21
Eguraldi bikaina lagun izan zuten igandean Beran mendi bizikleta ibilaldia egiteko.

Irailaren 27an, Gure Txokoa elkarteak antolatutako Berako XXIII. mendi bizikleta ibilaldia burutu zen. Denera 131 txirrindulari bildu ziren. Ikusi argazkiak

 

Helduek bi ibilbide izan zituzten aukeran: 33,5 kilometrokoa luzeena, 1.100 metroko desnibelarekin eta Manttale izanen duena punturik altuena (560 metro). Honetan, 73 txirrindulari atera ziren. Ibilaldi laburragoa 20 kilometrokoa zen, 500 metroko desnibelarekin eta Ibardin punturik altuena (412 metro). Honetan 20 txirrindulari atera ziren.

Ibilbide ttikia ere izan zen, 14 urtez beheitikoei zuzendua, Postas eta Bera artean. Honetan, 20 neska-mutiko eta 4 guraso atera ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun