Joseba Larralde beratarrak irabazi du Olatzagutia-Urbasa mendi lasterketa

Ttipi-Ttapa 2015ko ira. 29a, 10:33
Kirolariak, Olaztitik ateratzean. 83 zenbakiarekin Joseba Larralde eta 112arekin Maite Maiora irabazleak. Argazkia: Diario de Noticias

124 kirolarien artean bizkorrena izan zen irailaren 26an egindako proban eta Maite Maiora nagusitu zen emakumezkoetan

Olatzagutia-Urbasa mendi lasterketaren bederatzigarren edizioa burutu zen irailaren 26an. 23,2 kilometro luze eta 1.367 metroko desnibela duen lasterketa bukatzen bizkorrena Manttale taldeko Joseba Larralde beratarra izan zen, 124 kirolariren artean. Emakumezkoetan, ISF Munduko Kopan liderra den Maite Maiora gipuzkoarra gailendu zen.

 

Sutegi elkarteak antolatutako proban, Olaztitik abiatu eta Urbasako kaxkoetan barna, Tontorraundira (1.157 metro) igo behar izan zuten korrikalariek, baita Barbagain (1.153 metro) eta Gainsolera (1.06 metro), Olaztira itzuli baino lehen.

Joseba Larraldek ordubete 52 minutu eta 53 segundo behar izan zituen lasterketa burutzeko eta kasik 5 minutuko aldea atera zion bigarren izan zen Logroñoko Ihoucin Nassiriri (1:57:45). Etxarri-Aranazko Aritz Munarrizek osatu zuen podiuma (1:58:10).  Aipatzekoa da Joseba Larralde Nafarroako txapeldun izan zela joan den astean Uharte Arakil-Beriain Kilometri Bertikalean.

Eskualdeko bertze korrikalariei dagokienez, Julen Errandonea beratarra hamazazpigarren izan zen (2:11:40), Haritz Gaztelu elizondarra hogeigarren (2:14:21) eta Joxelu Loiarte beratarra 22. (2:14:45).

Emakumezkoetan, Mendaroko Maite Maiora izan zen bizkorrena (2:09:41), Irungo Alizia Olazabal (2:21:42) eta Arabako Artziniegako Zuriñe Frutosen aitzinetik (2:31:36).Sutegi elkarteak antolatutako proban, Olaztitik abiatu eta Urbasako kaxkoetan barna, Tontorraundira (1.157 metro) igo behar izan zuten korrikalariek, baita Barbagain (1.153 metro) eta Gainsolera (1.06 metro), Olaztira itzuli baino lehen.

Joseba Larraldek ordubete 52 minutu eta 53 segundo behar izan zituen lasterketa burutzeko eta kasik 5 minutuko aldea atera zion bigarren izan zen Logroñoko Ihoucin Nassiriri (1:57:45). Etxarri-Aranazko Aritz Munarrizek osatu zuen podiuma (1:58:10).  Aipatzekoa da Joseba Larralde Nafarroako txapeldun izan zela joan den astean Uharte Arakil-Beriain Kilometri Bertikalean.

Eskualdeko bertze korrikalariei dagokienez, Julen Errandonea beratarra hamazazpigarren izan zen (2:11:40), Haritz Gaztelu elizondarra hogeigarren (2:14:21) eta Joxelu Loiarte beratarra 22. (2:14:45).

Emakumezkoetan, Mendaroko Maite Maiora izan zen bizkorrena (2:09:41), Irungo Alizia Olazabal (2:21:42) eta Arabako Artziniegako Zuriñe Frutosen aitzinetik (2:31:36).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun