Auzo batzarrak eginen ditu Berako EH Bilduk

Ttipi-Ttapa 2015ko ira. 29a, 09:06

Lehenbizikoak irailaren 30ean eginen ditu, Bortziriak auzoan, Ibaialden eta Agerran

Berako EH Bilduk auzo batzarrak eginen ditu herriko auzo guztietan. Hauteskunde programari jarraiki auzoz-auzo joanen dira udal ordezkariak herritarren eskariak jasotzera eta auzo bakoitzaren beharrak zuzenean ezagutzera.  Aldi berean auzotarren datuak jasoko dira udala eta auzotarren arteko harremana errazteko.

Lehendabiziko batzarrak irailaren 30ean, asteazkenean eginen dira:

- Bortziriak auzoan 18:30ean.

- Ibaialden 19:15ean

- Agerran 20:00etan.

Informazio gehiago Berako EH bildun blogean edo 012ra deituta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun