Koordinazioa hobetzeko sute-simulazioa egin dute Nafarroa eta Lapurdiko suhiltzaileek Ibardinen

Ttipi-Ttapa 2015ko ira. 28a, 13:06
Nafarroa eta Lapurdiko suhiltzaileak elkarlanean aritu ziren ortziraleko simulazioan.

Mugaz gaindiko kooperazio proiektu baten baitan egin zuten ortziralean

Mugaz gaindiko Safer Pyrenees kooperazio proiektuaren baitan, Nafarroako eta Lapurdiko 40 suhiltzaileek parte hartu zuten irailaren 25ean Ibardinen egin zen sute-simulazioan, koordinazioa hobetzeko eta larrialdi zerbitzuetan dituzten baliabideak ezagutzeko helburuarekin.

 

Nafarroako Gobernuko Barne Zuzendaritza Nagusiak eta Pirinieo Atlantikoetako Departamentuko Sute eta Salbamendu Zerbitzuak elkarlanean sustatzen duten ekimen honen baitan, ureko erreskate edo balizko lurrikaren ondotik eraikinak erortzen direnean simulazioak egin dituzte.

Ortziraleko simulazioa Ibardingo hektarea eta erdiko belagi batean egin zen. Nafarroatik, Cordovilla eta Oronozko parkeetako suhiltzaileez gain, Miluzeko helikopteroek eta Berako suhiltzaile boluntarioek hartu zuten parte eta Lapurditik, Angelu eta Hendaiako parkeetako suiltzaileek, beraien buruekin batera.

Suhiltzaileek, defentsa-lerroa osatu zuten motozerrak, desbrozadorak eta bertzelako tresnak erabiliz eta sua itzali zuten, lurretik nahiz airetik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun