Arraiozko Hiper Simplyko langile baten kaleratzea salatu du LABek

Ttipi-Ttapa 2015ko ira. 28a, 08:44

Bere eskubideak erreklamatu eta hauteskunde sindikal batzuetan hautagaia izateagatik izan dela dio sindikatuak

Baztandis S.L, Arraiotz Baztango Simply-k langile bat kaleratu du “bere eskubideak erreklamatu zituelako eta hauteskunde sindikal batzuetan hauatagaia izateagatik”, LAB sindikatuaren erranetan. 

LABen arabera, «enpresa hontako langileekiko jazarpena eta esplotazioa ez da gauza berria eta denongatik ezaguna da zoritxarrez. Jazarpen zerrenda luzeegia da eta orduak pasa genitzazke eraso, lan jazarpen, mehatxu, mendeku eta abar luze batetaz solasten».

Joan den astean kaleratutako langilea LAB sindikatuko hautagaia izan zen langile bat da. LABek dioenez, «horregatik orduz geroztik enpresak begi tartean eduki du langile hau eta ez du zalantzarik eduki gezur eta trikimailuen bitartez langilea kaleratzeko». Honi gehitu behar zaio langile honek berriki lan hitzarmena ez betetzeagatik enpresa salatua zuela. Beraz, «garbi ikusten da, enpresaren aldetik mendeku garbi bat dagoela oztopoa suposatzen dion langilea erditik kentzeko», dio LABen oharrak.

LAB sindikatutik ez dituzte «jarrera mafioso eta bedurrra sartu nahi dutenak onartuko. Onartezina da gaur egun oraindik ustez pasatako garaiatako praktika laboral hauek ematea, baino zoritxarrez egoera hauek maizegi gertatzen dira, jende gehiegi aprobetxatzen baita egoera hauetaz. Honi gehitu behar diogu ez dela Baztanen gure sindikatuko kideen kontra horrelako zerbait gertatzen den lehenengo aldia eta nahikoa dela errateko garaia iritsi da. Ez dugu gure sindikatuaren eta gure sindikatuko jendearen kontrako erasorik onartuko». 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun