Errekako mutilek irabaziz eta emakumeek galduz hasi dute denboraldia

Ttipi-Ttapa 2015ko ira. 28a, 08:19
Beti Gazteko emakumeek ezin izan zuten irabazi lehen jardunaldian, nahiz aitzinetik jarri markagailuan.

Futbolean, Beti Gaztek lehen garaipena lortu zuen, baina Baztanek ezin irabaziz segitzen du

Asteburu honetan senior mailan ari diren eskualdeko eskubaloi taldeak ligan hasi dira. Zehazki, Errekako gizonak eta emakumeak hasi dira, Baztango BKTko neskek atsedena baiztuten. Doneztebeko emakumeek lehen aldiz dute taldea senior kategorian eta etxean galduz hasi zen, nahiz itxura ona eman. Gizonak etxetik kanpo irabazten hasi ziren.  Futbol talde nagusiei dagokienez, Beti Gaztek bakarrik jokatu du etxean, eta denboraldiko lehen garaipena lortu du. Baztanek, aldiz, bosgarren partida ere galdu egin du. Gure Txokoak eta Aurrerak ere galdu egin zuten. Doneztebek, jokatutako partida guztiak irabazi ditu. Ttikien kategorietan ere hasiak dira lanean eta Nafarroako infantilen bigarren mailako lehen jardunaldian, derbia irabazi dio Doneztebek Baztan-i.

 

FUTBOLA

Nafarroako hirugarren mailan

CD River Ega 3 – Baztan 2 (Imanol Azpiroz eta Javi Urrutia)

 

Gipuzkoako ohorezko mailan

Beti Gazte 6 (Igor Gurrutxagak 3, Jabier Maia, Josu Sanjurjo eta Aitor Altzugarai) – Getariako KETA 2

 

Nafarroako Preferente mailan

UD Mutilvera 1 – Aurrera 0

 

Nafarroako Erregionaleko lehen mailan

CD Amigó 0 – Doneztebe 2 (Ibon Leiza eta Aitor Bertiz)

 

Gipuzkoako erregionaleko lehen mailan

Behobia 7 - Gure Txokoa 0

 

Gipuzkoako jubenilen ohorezko mailan

Sanse 5 - Beti Gazte 2 (Pello Telletxea eta Jon Ubiria)

 

Nafarroako jubenilen lehen mailan

Baztan 4 (Javier Maylinek 2, Elur Meoki eta Luis Urrutia) – CD Valle de Egues 1

CD Tudelano 1 – Doneztebe 0

 

Gipuzkoako kadeteen ohorezko mailan

Añorga 2 - Beti Gazte 2 (Jorge Agirre)

 

Gipuzkoako kadeteen lehen mailan

Gure Txokoa 4 (Jon Etxenikek 2, Eneko Sanzberro eta Roberto Arnaez) – Oiartzun A 0

 

Nafarroako kadeteen lehen mailan

CD Oberena 2 – Baztan 4 (Alvaro Fernandez, Oscar  Elorza, Gilen Quertier eta Unai Bikondo)

 

Nafarroako kadeteen bigarren mailan

Aurrera – Berriozar B

Doneztebe 8 (Aimar Jabalerak 2, Gorka Antuña, Goio Mimndegia, Iñigo Belarrak 2, Andoni Otxoteko eta Oier Aldabe) – San Fermin Ikastola B 0

 

Nafarroako infantilen lehen mailan

Baztan 6 (Julen Trantxe, Jokin Etxart, Beñat Erro, Lizar Urrutia, Asier Irigoien eta Haritz Nuñez) – Liceo Monjardin 0

Beti Gaztek atsedena.

 

Nafarroako infantilen bigarren mailan

Doneztebe 3 (Oier Agestak 2 eta Ander Arozena) – Baztan 1 (Martin Mugiro), denboraldiko lehen derbia doneztebarrentzat.

 

Gipuzkoako Emakumezkoen Lurralde mailan

Beti Gazte 1 (Naiara Trigueros) – Urnieta 2

 

ESKUBALOIA

Senior mutilak 2. Mailan

Beti Onak 22 – Erreka 27

 

Emakumezkoen Ligan

Erreka 20 – Navarro Villoslada (j) 26

Baztango BKTk atsedena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun