Konpaneko zubi berritutik abiatuta ospatu dituzte Illekuetako bestak

Ttipi-Ttapa 2015ko ira. 21a, 12:14
Konpaneko zubia zaharberritu dutenek bota dute txupinazoa Illekuetako bestetan.

Giro ederrean joan dira asteburuan Berako Illekueta auzoko bestak. Hasteko, larunbat eguerdiko txupinazoa Konpaneko zubitik bota dute 1736an eraikitako zubia zaharberritzen aritutakoek. Ikusi argazkiak

 

Lehen suziria Jose Javie Alzurik bota zuen, bigarrena Julian Urtxegik eta hirugarrena Jose Mari Telletxeak eta inguruan izan dituzten lanean aritutako bertze zenbait jubilatu ere, baina ez denak.

Erraldoi eta buruhandiak ibili ziren, Sarako gaiteroek lagunduta. Herri kirol saioa egin zuten Larretxeatarrek eta bazkaria, zikiroarekin. Larunbat arratsaldean mus txapelketa, Bera Kantari, zezensuzkoa eta musika izan zen.

Igande eguerdiko meza eta marrazki lehiaketaren ondotik, arratsaldean haurrentzako jokoak izan ziren, Gure Txokoako dantzarien saioa eta pintxo dastaketa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun